Ijitoen hizkuntza

Erromaniera, ijitoen hizkuntza

Erromaniera mundu osoko ijitoen hizkuntza da. 10 -12 milloi hiztun dauzka mundu osoan. Hainbat dialekto dauzka. Hizkuntz guztiek bezala bere gramatika dauka.

Erromaniaren jatorria

Indoeuropar hizkuntza da, Indiako ipar-mendebaldean eta Pakistango erdialdean sortua. Sanskrito hizkuntzatik dator. Ijitoek ibilbide luze bat egin zuten, eta euren hizkuntzak pasatutako lekuetako hizkuntzen eragina jaso zuen. Eta horrela osatu zen gaur egun ezagutzen dugun erromaniera hizkuntza.

Erromaniaren dialektoak

Ijitoak Europara heldu zirenean banandu eta herrialde ezberdinetan sakabanatu ziren. Beraz erromaniera hizkuntza herrialde horietako hizkuntzekin kontaktuan egon zen eta horren ondorioz dialekto asko sortu ziren. Pasa den mendean hizkuntza estandarra sortu zuten, alegia dialektoen gainetik erromanieraren hiztun guztiek ulertzen duten hizkuntza.

Esaldi batzuk erromanieraz

  • Lacho dives > Egunon
  • Devleça > Agur
  • Sar san? > Zelan zaude?
  • Katar san? > Nongoa zara?
  • Nais tuqe ("tuké ahozkatuta") > Eskerrik asko
  • Naj sosqe ("soské" ahozkatuta ) > Ez horregatik
  • Sastipen thaj Mestipen > Osasuna eta askatasuna

ETA ORAIN GALDERA HAUEI ERANTZUN EROMANIERARI BURUZ IKASI DUZUNA ERAKUSTEKO

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar