Erromintxela
Ijitu euskaldunen hizkera
Ijitoek, Euskal Herrira iritsi zirenean duela 5 mende, euskara ikasi zuten baina ez ijituek ez ulertzeko moduko hizkera bat sortu zuten ere: erromintxela. Ijito euskaldunek erromintxelaz egiten zuten bai Iparraldean bai Hegoaldean.
Erromintxelak euskarazko gramatika eta morfologia dauzka baina lexiko asko erromanieratik hartzen du.
Tamalez hizkera hau desagertzean dago, oso hiztun gutxi geratzen dira mila baino gutxiago Euskal Herri osoan eta oso nagusiak dira, gazteek ulertzen dute erromintxela baina ez dute erabiltzen.
Hainbat esaldi erromintxelaz
ETA ORAIN JOKU HONEN BIDEZ ERROMINTXELAZKO ESALDI BAT OSATU
Caló Euskal Herrian
Baina euskara galduta zegoen eta gaztelaniaz egiten zen Euskal herriko zonaldeetara iritsi ziren ijitoek ez zuten erromintxela erabili eta caló hizkera hartu zuten.
Caló hizkera Espainian erabiltzen da, gaztelaniazko gramatika eta sintaxia hartzen du baina hitz asko erromanieratik etortzen dira.
Erromintxelarekin gertatzen den moduan, hizkera hau desagertzeko arriskuan dago.
Gaztelaniaz erabiltzen diren hitz batzuk Calo hizkeratik datoz, adibidez: Chungo, currar, chaval, pirarse, molar, camelar ...
