Ijitoak Euskal Herrian

Noiz heldu ziren ijitoak Euskal Herrira?

Ijitoak India eta Pakistan artean dagoen Punjab lurraldetik mundu osora zabaldu zirela uste da. Duela 1.500 urte atera ziren jatorrizko eskualde hartatik. Pertsiatik pasatu eta gero, mundu osoan zehar zabaldu ziren.

Euskal Herrira XV. mendean heldu ziren. Europako hego-ekialdetik etorri ziren. 


Ijito izenaren jatorria

Legenda baten arabera ijitoak Egiptotik etorri ziren. Kondaira honetatik dator euren izena, 

Berez Ijito eta gitano hitzek jatorri berdina daukate: "egiptano" hitza hain zuzen ere. Termino honetatik abiatuta, gaztelaniaz "gitano" hitza sortu zen eta euskeraz "ijitoa"

Giza talde hau oso baztertuta egon da eta ijito hitzak sarritan kutsu negatiboa izan du

Marginazio eta errepresioa

Historikoki ijitoak herri madarikatua izan dira. Toki guztietan jazarpena ezagutu izan dute, Euskal Herrian ere bai.

Gure herrira heldu zirenean ongi onartuak izan ziren baina jarrera hau azkar aldatu zen.

1499 urtean errege katolikoek ijitoak kanporatzeko lehen agindua eman zuten.

Harrezkero asko izan dira ijitoen aurkako neurriak eta herri hau oso baztertuta egon da.

Errepresioa eta bazterketa jaso arren ijitoek ez dituzte euren nortasuna eta euren ohiturak inoiz galdu.

Ijitoen kultura

Hainbat elementuk osatzen dute herri honen nortasuna:  

Familia

Ijitoen gizartea familian oinarritzen da. Familiak oso zabalak dira, urruneko senideekin ere loturak mantentzen dira.

Nagusiekiko errespetua


Erabakiak hartzeko orduan oso kontutan izaten dute nagusien iritzia. "Patriarka" figurak garrantzia handia dauka, familiako gizon zahar bat da eta guztiek errespetatzen dute bere iritzia.


Hildakoekiko errespetua

Heriotzak oso presentzia handi dauka ijitoen bizitzan. Familian pertsona bat hiltzen denean dolua gordetzen dute. Normalean hilerrietan,  ijitoen hilobiak oso handiak eta dotoreak dira. Eta hildakoen aurkako irainak botatzea oso larria da beraientzat, mendekua hilketaraino heldu baitaikete.

Musika

Oso barneratuta daukate abestigintza eta dantza, euren nortasunaren elementu garrantzitsua da. Flamenkoa daukate adierazpen nagusia.

ORAIN TESTU HAU IRAKURRI ETA FALTA DIREN HITZAK GEHITU

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar